SOS Arrazakeria elkarteak ostiral gauean Bilboko zenbait aisialdi gunetan arrazakeria ote dagoen aztertzeko froga bat egin zuen. Europako hamalau herrialdeetan egin dute froga hori. Bilbokoan zuriek taberna eta dantzalekuetara sartzeko arazorik ez zuten bitartean, horietako hiruetan ez zieten marokoarrei sartzen utzi eta hirutan sarrera ukatu zieten beltzei ere.
SOS Arrazakeriak elkartekoak ez diren bi lekukok ere parte hartu zuten: Maria Ruiz Aranguren kazetaria eta Jose Antonio Perez blogaria. SOS Arrazakeriakek salatu du urteak direla Bilbon zenbait pertsonei hainbat lekuetan sartzea ukatzen zaienetik. Euren hitzetan horrelako arrazakeria kasuetan biktima gehienak gizonezko gazteak dira, marokoarrak edo aljeriarrak. Emakumeekin ere gertatzen da, baita beste herrialde batzuetako kideekin.
Europako beste hiri batzuetan lekukoan lekuko aurreiritziekin jokatu dute arrazakeria salatzen duten elkarteek, eta etorkinez gain, gutxiengoetako kideak eta ijitoak izan dira biktimak. Diskriminazio handien Errumanian jaso dute: lau hiritako bederatzi lokaletan ez diete ijitoei sartze utzi. Frogaren emaitza orain Europako Legebiltzarrera eta Kontseilura bidaliko dituzte.