Bilbon Juan de Antxieta kaleko 15. eraikineko etxe batean sutea izan da bart eta, ondorioz, hamahiru bizilagun erietxera eraman dituzte, kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez.
Goizeko hiruretan piztu da sua, sukaldean, zortzigarren solairuko etxe batean, eta eraikineko 160 lagunak etxetik aterarazi dituzte, badaezpada. 6:30ean itzuli dira.
Bost lagun Basurtuko erietxera eraman dituzte, lau Gurutzetara (Barakaldo, Bizkaia) eta beste lau San Eloyra.
Gizartea
Bilboko hamahiru lagun erietxera eraman dituzte, sutean kea arnastu ostean
Juan de Antxieta kalean izan da ezbeharra, goizeko hiruretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu