Bilboko hegoaldeko saihesbideko lanetako hondeamakina bat erre dute

Bizkaiko Foru Aldundik jakinarazi du aurreko egunetan ere sabotajeak izan direla saihesbidea handitzeko lanetako makineriaren aurka.

Arnotegi mendian egiten ari diren tunelaren lanak. BERRIA
2020ko maiatzaren 24a
13:08
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak salatu duenez, bart gauean Bilboko metropoliaren hegoaldeko saihesbidea handitzeko lanetan aritzen zen hondeamakina bat erre dute, eta kiskalita geratu da erasoaren ondorioz. Ohar batean, Bizkaiko Foru Aldundiak erasoa gaitzetsi du, eta elkartasuna adierazi die enpresari eta langileei. Enpresak salaketa bat jarri du eta Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da.

Aldundiak gaineratu du aurreko egunetan ere sabotajeak izan direla Supersurreko lanetako makinerian. Horrelako ekintzak desagerrarazi egin behar direla adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.