Gaztela Leongo Trafiko Kudeaketarako Zerbitzuak jakinarazi duenez, hiru adingabe eta beste hiru heldu hil dira auto istripu batean. Seiak zihoazen ibilgailua ubide batera erori da. Familiako hiru kide bilbotarrak ziren, 6 eta 12 urteko haurra eta 37 urteko ama. Dirudienez, oporrak pasatzen ari ziren Zarzosa herrian (Palentzia, Espainia).
Goizeko 04:45ak aldera gertatu da ezbeharra, bigarren mailako PP-6112 errepidean, Ventosa de Pisuerga norabidean. Guardia Zibilak azaldu duenez, Sa Llorente herriko jaietatik zetozen, Zarzosa herrira. Bertara oporretan joanak ziren Bilboko hiru lagunak. Oraindik ez dakite istripua zergatik gertatu den eta nondik norakoak ikertzen ari dira.
Hildako sei lagunak familia berekoak ziren; 6, 12 eta 15 urteko bi neskato eta mutiko bat eta 18, 36 eta 37 urteko beste hiru emakume.