Gizartea
Bilboko itsasadarrera amildutako adineko gizon bat erreskatatu dute bi bizkartzainek
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Bilboko itsasadarrera amildu da eguerdiko ordubatak aldera adineko gizon bat, Arriaga antzokiaren parean. Gizona erori den unean, han inguruan zebilen Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, eta gertatutakoa ikusita, ibaira jauzi egin dute haren bi bizkartzainek. Gizona bizirik ateratzea lortu dute. Ondoren, erietxe batera eraman dute artatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu