Inauteriak

Bilboko konpartsak, festarako prest

Gaur aurkeztu dute egitaratua, eta Bilboko Udalak trabak jarri dizkiela salatu dute.

2011ko otsailaren 23a
17:22
Entzun
Astebete geratzen da inauterietarako, eta Bilboko konpartsek aurkeztu dute jada garizuma aurreko festarako prestatu duten egitaraua. Martxoaren 3tik 8ra ospatuko dituzte inauteriak, eta EAJk eta Ezker Batuak osatzen duten gobernu taldeak prestatze lanetan trabak jarri dizkiela salatu dute.

Martxoaren 5eko arratsaldeko 18:00etako jaitsiera, esate baterako, seigarren urtez Hurtado Ametzaga kaletik egin beharko dute, udalak ez dielako uzten Kale Nagusitik egiten. Jaitsiera horretan hainbat fanfarrek parte hartuko dute. Martxoaren 6an babarrun lehiaketa egitea ere debekatu egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.