politika

Bilboko Konpartsak jaietako "arriskuaz" ohartarazi du

Bilbotarrek Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsek "jasandako erasoei buruz gogoeta" egiteko panfletoak banatu dituzte gaur hiriburuan. Bilboko Udalak bi konpartsa horiei jaietan txosnak jartzeko baimena kendu die "terrorismoa goratzen" duten irudiak eta pankartak erakustea egotzita.

2009ko azaroaren 14a
18:43
Entzun
Bilboko Aste Nagusiaren "arriskuaz" ohartarazten duten panfletoak banatu dituzte gaur Bilboko Konpartsek hiriburu osoan zehar. Eskuorri horien xedea, bilbotarrek Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsek "jasandako erasoei buruz gogoeta egitea da", Zuriñe Baña eta Garikoitz Goikoetxea konpartsetako ordezkarien arabera.

Izan ere, Bilboko Udalak bi konpartsa horiei txosnak jartzeko eta jaietan parte hartzeko baimena ukatu die aurten "terrorismoa goratzen" duten argazkiak eta pankartak erakustea egotzita.

Baña eta Goikoetxeak nabarmendu dute "jaiekin loturarik ez duten interes politikoak Aste Nagusian funtzionatzen duen zerbait oztopatzeko erabiltzen" ari direla. Horregatik, duela 31 urtetik "jarraitu beharreko eredu bilakatu" diren jaietako eredu "plural eta parte-hartzailea babesteko" eskatu diete bilbotarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.