Adierazpen askatasuna

Bilboko Konpartsek "amarru mediatiko-politikoa" salatu dute

Euskal presoen argazkiak zituztela argudiatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalean Askapeña, Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsen aurkako salaketa jarriko dutela jakinarazi zuten Dignidad y Justiciak eta Bizkaiko PPk. Konpartsek ez dute salaketen berririk.

Presoen argazkiak, Txori Barroteren txosnan, begiak estalita. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRESS
Berria
2017ko abuztuaren 24a
09:56
Entzun

"Balizko salaketen" informaziorik ez duten arren, "iragarritako asmoak gezurretan eta sasi-egietan oinarrituta" daudela salatu dute Bilboko Konpartsek. "Txupinera nahastea eta izen-abizenez seinalatzea amarru mediatiko-politikoa besterik ez da, Aste Nagusiko ikonoaren irudiari kalte egiteko asmoz".

Gogora ekarri dute ez dela lehenengo aldia Dignidad y Justiciak "funtsik gabeko salaketak" egiten dituena. Hala, "erasoa" konpartsa guztien eta "bilbotarrek aukeratu duten jai-ereduaren" aurkakoa dela salatu dute: "Iragarritako erasoa baieztatuz gero, konpartsoi ez ezik, herritar guztioi egindakoa litzateke, eta ez luke lekurik gure jai eredu herrikoian".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.