Manifestazioak

Bilboko manifestazioa ez du debekatu Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak

Ikurriñaren eta autodeterminazioaren alde Bilbon ostiralerako deituta dagoen manifestazioa ez debekatzea erabaki du Jaurlaritzako Herrizaingo sailak. Sail horrek esan duenaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusien irizpideen arabera hartu du erabakia. Herrizaingo Sailaren ustez, oraingoan ez da istilurik izango. "Manifestazioaren deialdia egin duena partikular bat da, eta pertsona normal bati manifestazioak egiteko eskubidea ezin zaio kendu", adierazi du Herrizaingo sailak.

2003ko abuztuaren 20a
18:52
Entzun
Herrizaingo sailak manifestazioa ez debekatzeko arrazoiak eman ditu idatzi batean. Hala ere, ostiralean Bilbon istiluak sortuko balira, Ertzaintzak manifestazioa desegingo lukela esan du.

Lehengo asteko Donostiako manifestazioa istiluak aurreikusi zituztelako debekatu zutela adierazi du Herrizaingo sailak. Azkenean, manifestazioa beste leku batean egin zuten. Eusko Jaurlaritzako iturriek esan dutenaren arabera, Ertzaintza gertaera horren inguruko txostena egiten ari da.

Bestalde, Herrizaingo sailari Espainiako Justizia ministro Jose Maria Michavilaren jarrera "onartezina" iruditzen zaio. "Michavilak, Auzitegiaren erabakiei kontra eginez, ezin digu manifestazioa debekatzeko eskatu", adierazi du Herrizaingo sailak. Javier Balzak zuzendutako sailaren ustez, berriro ere PPk Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiei dien "errespetu falta" erakutsi du.

Herrizaingo sailak esan duenaren arabera, justiziak egindako legeak errespetatzen jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.