Bilboko Metroko langileen batzordeak —ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK-k osatzen dute— adierazi du goizean egindako lanuzteak %90eko erantzuna izan duela eta tren zerbitzuaren erdia egon dela martxan.
05:45etik 7:45era egin dute lehen lanuztea. Gidarien artean %90eko erantzuna izan duela adierazi dute langileek, %80ko erantzuna geltokietan eta %100ekoa kontrol postuetan. 08:00etatik aurrera zerbitzua normaltasunera itzuli dela jakinarazi dute.
Arratsaldean beste lanuzte bat egingo dute, 17:00etatik 19:00etara.
Orain arte lanuzte partzialak egin dituzte 21 egunetan, baita 24 orduko lanuzte bat ere. Guztira, 92 ordu daramatzate greban.