Bilboko Metroko langileek protestekin jarraituko dute
BILBO. Bilboko Metroko 80 langile inguru bildu ziren atzo enpresako ateetan, enpresaren lantegietan egin diren berrantolaketak salatzeko. Enpresaren eta zuzendaritzaren arteko negoziazioek aurrera egin ezean datorren asteazkenean berriro ere protesta egiteko elkartuko direla jakinarazi dute. Joan den asteleheneko bilerako dokumentuei alegazioak jarriko dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu