Bilboko Metroko lanuzteak erantzun «ona» izan du
BILBO. Bilboko Metroko langile batzordearen arabera, atzo goizean 05:45etik 07:45era egin zuten lanuztea «arrakastatsua» izan zen: «Langileen %81ek parte hartu dute. Gidariei dagokienez, ia %100ek». Enpresako zuzendaritzak dioenez, berriz, langileen %9,6k soilik egin zuten lanuztea. Zuzendaritzak nabarmendu zuen egunerokobadaiarien %90ek metroa ohi bezala erabili ahal izan zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu