GIZARTEA

Bilboko Patakon auzo etxea jendez hustu dute

Ertzaintza Uribarri auzoko eraikinean sartu da goizaldean eta barruan zeuden gazteak identifikatu ditu. Patakon kolektiboak deituta, 19:30ean manifestazioa egingo dute gaur. Ostiralean ekimen zaratatsu bat izango da udaletxe aurrean eta auzoan proiektuak azalduko dituzte.

2012ko ekainaren 26a
16:24
Entzun

Ertzaintzak Bilboko Uribarri auzoko Patakon auzo etxea jendez hustu du gaur goizaldean. Haren sei furgoneta agertu dira eta poliziak aipatutako eraikinean sartu dira; atea soldatu dute. Barruan zeuden bost gazteak atera eta identifikatu egin dituzte. Ez da atxiloturik izan. 

Hainbat lagun joan dira Patakon erakinaren ingurura, prostesta egitera.

Ondoren, Patakon kolektiboak prentsaurrekoan iragarri du gaur 19:30ean manifestazioa egingo dutela Uribarri auzoan, eskoletako zelaitik aterata, eta ostegunean 11:00etan udaletxe aurrean ekimen zaratatsu bat izango dela. 

Patakonekoen asmoa gaztetxea barikuan zabaltzea zen. Horren ordez, auzoan bertan zer proiektu dituzten azalduko dute. Kolektiboaren arabera, azken asteetako lana ez da alferrikakoa izan, "auzoaren beharrak gizarteratzeko" balio izan duelako, baita jendea elkar ezagutzeko ere.

Ostegunean Bilduk aurkeztutako mozio bat aztertuko du Bilboko Udalak. Bildurek beste taldeei eskatuko die utzitako eraikinei erabilera soziala emateko aukera ahalbidetu behar dela, Polizia bidali gabe saihestera.

Hainbat lagunek hilaren 1ean okupatu egin zuten Patakon. Etxeak 50 urtetik gora daramatza hutsik. Duela pare bat aste Ertzaintza eraikinean sartu zen eta, hustu ez bazuen ere, hemeretzi lagun identifikatu zituen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.