Helena Gartziak, EH Bilduren Bilboko udal taldeko bozeramaileordeak, kargua uzteko eskatu dio Andoni Oleagordiari, "onartezinak" diren "adierazpen matxistak" egiteagatik. Koalizioak azaldu duenez, hala mintzatu da Bilboko Udaleko Segurtasun Saileko zuzendaria: "Emakume liluragarri bat besarkada ematen hurbiltzen bazaizu, erloju eta karterarik gabe geldituko zara; Aste Nagusian ederragoak garenik ez pentsatu".
Gartziarentzat, Oleagordiaren adierazpenak "Berdintasun Planaren kontrako norabidean doaz" —duela astebete aurkeztu zuten plana, hain justu—.
Iragarri du bihar goizean berdintasun eta segurtasun arloko zinegotzien aparteko agerraldia eskatuko duela.