Atentatua

Bilboko telebista hedagailu batean eztanda egin du lehergailu batek

Pertsona batek ETAren izenean deitu du DYAra 8:40an eta eguerdian izan da leherketa. Hiruzpalau kiloko bonba zen. Arnotegi mendian izan da erasoa, Pagasarri ondoan, eta ez da inor zauritu.

2008ko otsailaren 23a
16:37
Entzun
Bonba bat lehertu da gaur 11:59an Bilbon, telebista hedagailu batean, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak esan duenez. Pertsona batek ETAren izenean DYAra deitu du 8:40an eta, DYAren arabera, hark esan du 10:00etan egingo zuela eztandak lehergailuak, Arnotegi mendian, Pagasarri ondoan. Bonba hiruzpalau kilokoa zen.

Ertzainak hara joan dira, eta hamarrak arte zain egon dira. Ez duenez eztanda egin, miatzen hasi eta pakete susmagarri bat aurkitu dute -zapata kaxa baten tamainakoa-, eta hau eguerdian lehertu da. Ez da inor zauritu. Hain zuzen, Ertzaintzaren errobotak lehergailua ukitzean gertatu da eztanda eta, haren ustez, horregatik "bonba trampa" zen.

Atentatua ETAk egin duela baieztatzen bada, erakunde armatuaren aurtengo bigarrena litzateke. Duela aste batzuk Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegiaren atarian 15 kiloko bonba lehertarazi zuen -orduan ere inor ez zen zauritu-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.