Ertzaintzaren arabera, Bilboko tranbiari «eraso» diote dozena bat kaputxadunek eguerdian, burdinezko barrekin. Zabaldu dutenez, gainera, euskal presoentzako amnistia aldarrikatu dute tranbian margoketak eginez, Arriaga antzokiaren parean. Eusko Jaurlaritzak, PSE-EEk eta PPk "erabat" gaitzetsi dute gertakaria. "Ezin da esan kasu bakan batzuk direnik", esan du PPko Nerea Llanosek.