Udalak adierazpen bat zabaldu du, horretan dauden alderdien babesarekin —EAJ, PP, Bildu eta PSE-EE—. Doluminak agertu dizkiete atzo Bilbon bere buruaz beste egin zuen gizonaren sendi eta lagunei. Horrekin batera, etxe kaleratzeen kasuetan laguntza psikologikoa eskaintzeko konpromisoa hartu du.
Bilduk salatu du udalak ez duela elkarretaratzera deitu, eta hori dela eta, bost minutuko isilunea egingo du: 12:30ean izango da, udaletxeko eskaileretan.