Bilboko Udalak egindako murrizketen kontra, kexu
BILBO. San Fermin bezpera izaki, atzo goizean hainbat lagunek, Iruñeko jaiak gogoan, toreatzailez jantzita egin zuten protesta Bilbon. Bilboko Udalak gizarte zerbitzuen alorrean egin dituen murrizketak salatu nahi izan zituzten. Bilboko Udalak gure eskubideei adarra jotzen die leloa ardatz hartuta, murrizketen ondorioz hainbat lagun egoera larrian daudela salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu