Asteburuan Bilboko Alde Zaharrean "ETAko presoen aldeko 200 pintaketa" agertu direla salatu du Udalak. Gehienak "izaera politikokoak" direla azaldu dute, presoen gerturatzearen eta amnistiaren aldekoak.
Idatzi guztiak garbitzeko 7.700 euro behar izan dituztela gaineratu du Udalak. Iaz garbiketa zerbitzuek 900.000 euro erabili zituzten lan horietarako.