Zinegoak jaialdiko zuzendari Roberto Castonek adierazi du zein diren festibalak dituen lau helburu nagusiak: Homosexualitatea agerikoa egin nahi du batetik, eta zinema areto komertzialetan ematen ez dituzten filmak erakutsi ere bai. Gainera, Bilboko eta Bizkaiko kultur eskaintza aberastea du helburu. Baita adin eta estilo desberdinetako ikusleak elkartzeko xedea ere.
Zinegoak jaialdian lehiatuko diren 56 filmeen artean onena aukeratuko duen epaimahaiko burua Elena Irureta aktorea izango da. Iruretarekin batera Chusa Barbero espainiar aktoreak, Luis Egiraun Zinebi Jaialdiko zuzendaritza batzordeko kideak eta Joao Ferreira Gay eta Lesbianen Zinemari buruzko Lisboako Jaialdiko zuzendariak osatuko dute epaimahaia. Film luzerik onena bakarrik sarituko dute.
Ohorezko saria
Aurtengo Zinegok ohorezko saria Eusebio Poncela aktore espainiarrak jasoko du. Roberto Caston jaialdiko zuzendariak adierazi duenez, Poncelak sarritan interpretatu ditu pertsonaia homosexualak eta beti gustu eta begirune handiz. Besteak beste, honako filmetan lan egin du Poncelak: Pedro Almodovarren La ley del deseo, Carlos Sauraren El dorado eta Imanol Uriberen El rey pasmado.
Zinema
Bilboko Zinegoak jaialdia markak hausteko prest
Hilaren 17an hasi eta 22an amaituko da aurten Bilboko Zinegoak jaialdia. Gayen, lesbianen eta transexualen inguruko zinema jaialdia da Zinegoak eta aurreko bi ekitaldietako markak hautsiz hasiko da aurten. Txema Gonzalez Hegoak elkarte antolatzaileko lehendakariak azaldu duenez, iaz, 35 lan aurkeztu zituzten eta aurten 56 lan lehiatuko dira jaialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu