Bilbon (Bizkaia) 24 urteko gazte bat eraso du senitarteko batek bihurkin bat erabiliz; Ertzaintzak jakinarazi duenez. Erasoa 08:20etan gertatu da, Otxarkoaga auzoko Arbolantxa kalean. Bi lagunak eztabaidan hasi dira eta senitartekoak lepoan zauritu du gaztea. Zahuritua Basurtoko ospitalera eraman dute eta haren egoera egonkorra da.
Erasotzailea biktimaren koinatua da eta Ertzaintzak atxilotu du.