Ertzaintzak astelehenean jarri zuen martxan ustezko erasoaren gaineko ikerketa. Horri esker, atzo 23:30ean atxilotu ahal izan zuten gaztea, Bilbon.
Ustezko biktima 27 urteko neska da. Haren arabera, sexu erasoa egiteaz gain lapurreta ere egin zion. Zaurituta, Basurtuko ospitalera eraman zuten neska.