euskal herria

Bilbon ospatuko da hurrengo Euskal Eskola Publikoaren eguna

Ekainaren 6an izango da jaia, 20.urtea da aurtengoa. "Gure eskola aldarrikatzea eta hezkuntza komunitate eta gizarte osoarekin egun eder bat partekatzea" da beraien helburu nagusia.

2010eko abenduaren 14a
16:51
Entzun
Ekainaren 6an Bilbon izango da Euskal Eskola Publikoen 20. jaia. Duela hogei urte antolatu zuten lehenengo aldiz Lasarteko hipodromoan Euskal Eskola Publikoaren aldeko eguna. Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatzen du festa, eta beraiek diotenez, helburu berberarekin ibili dira ordutik: "Gure eskola aldarrikatzea hezkuntza-komunitate eta gizarte osoarekin egun eder bat partekatuz".

Hogeigarren urteurrena dela eta, jaialdia bertako "hiri garrantzitsuenetako batean" egitea erabaki dute, Euskal Eskola Publikoa Euskal Herriko hezkuntzaren oinarria dela adierazteko. XXI.mendean haurrek behar duten hezkuntza sistemari begira egingo dutela lan esan dute. EHIGEk beste egun batzuetan ere parte hartuko du: Ikas-bi Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako eskola publikoetako gurasoen elkarteak antolatzen duen festan, eta baita ekainaren 12an Abaltzisketan (Gipuzkoa) antolatuko den Eskola Txikien jaian ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.