Zezen festak

Bilbotar bat adarkadaz zauritu da Tuterako lehen entzierroan

J.M.S.R. 52 urteko bilbotarra adarkadaz zauritu du zezen batek Tuterako (Nafarroa) festetako lehen entzierroan. Eskuin besagainean du adarkada, eta Tuterako Reina Sofia erietxean dago ingresatuta. Zauriak zenbaiterainoko larritasuna duen ez dute argitu oraindik. Beste hamar lagunek ere mediku laguntza behar izan dute Tuterako zezen festetan.

2005eko uztailaren 25a
12:20
Entzun
Tuterako zezen plazara sartzeko bihurgunean harrapatu du zezenak 52 urteko J.M.S.R., eta adarra sartu dio eskuin besagainean.

Horrez gain, 59 urteko J.A.S. artatu behar izan dute osasun zerbitzuen zezen plazan bertan zangoetan egin dizkioten zauriengatik. Entzierroa hasi baino minutu batzuk lehenago, 19 urteko M.M.U. tuterarra hesi gainetik erori da, eta Reina Sofia erietxera eraman behar izan dute aurpegian traumatismoak zituela eta.

Entzierroaren ondorengo bigantxa jokoetan zortzi lagunek behar izan dute osasun zerbitzuen laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.