Erresuma Batuko Poliziak Alberto Izaga 36 urteko bilbotarra atxilotu zuen igandean Londresen, 2 urteko alaba garezurra apurtzeraino jipoitzea egotzita.
Komunikabide britainiarrek zabaldu dutenez, igande goizean gurasoen logelara sartu zen alaba, eta joateko esan zioten arren ez zuen kasurik egin. Orduan, gogor jo zuen aitak. Bizilagunek umearen eta Alberto Izagaren emazte Licia Barrosoren garraisiak entzun zituzten, eta Poliziari deitu. Etxera sartu zirenean belarrietatik eta sudurretatik odol jarioa zuela aurkitu zuten umea oso larri. Aita atxilotuta eraman zuten.
Swiss Re aseguru enrpesa handiko zuzendarietako bat zen Izaga. Deustuko Unibertsitatean ikasi, eta hainbat ardura postu bete izan ditu gaztetatik nazioarteko enpresa handietan. Londresen auzo aberatsenetako batean bizi ziren.
Bilbotar bat atxilotu dute Londresen, 2 urteko alabari garezurra haustea egotzita
Haurra oso larri dago Londresko erietxe batean. Swiss Re aseguru enpresan lan egiten zuen Alberto Izagak, goi mailako zuzendaritza postu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu