Irudia.Basauri
BILBOTIK GERTUAGO
Iritsi da metro zerbitzua Basaurira (Bizkaia). Horri esker, Basauriko herritarrek zazpi minutu baino ez dituzte behar izango Bilbora iristeko, Abandoko geltokira. Atzo inauguratu zuten Arizko geltokia. Bertan, Patxi Lopez lehendakariak nabarmendu zuen erakundeen arteko lanaren adibidea izan dela proiektua. Bizkaikoahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok, berriz, adierazi zuen metroari esker «hobetu eta aldatu» egingo dela Basauriko herritarren eguneroko bizitza. Basauriko erdialdeko geltokia udazkenean inauguratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu