EAJko Jokin Bildarratz, EH Bilduko Iñaki Goioaga eta PSE-EEko Tontxu Rodriguez izango dira Eusko Legebiltzarraren ordezkariak, egungo EAJ, PSE-EE eta PPkoen ordez. Alderdiek aukeratu dituzte ordezkariak. EAJ eta EH Bilduko hautagaiek beren alderdien botoekin nahikoa izango dute onartuak izateko; PSE-EEk, aldiz, beste alderdien botoak beharko ditu. EAJ eta EH Bilduren botoak jasoko dituzte sozialistek. PPk, aldiz, jakinarazi du ez duela aldeko botoa emango, EH Bilduri botoa eskatu diotelako.
Jokin Bildarratz Tolosako alkatea izan zen, Iñaki Goioaga abokatua da, eta Totxu Rodriguez egun Barakaldoko alkatea da.