Bildarratzen ustez, inoiz baino independente gehiago izango ditu EAk
Tolosako alkate eta Eudeleko lehendakari Jokin Bildarratzek atzo iradoki zuen ezker abertzaleak Eusko Alkartasunaren zerrenden bidez hartuko duela parte maiatzaren 22ko hauteskundeetan, EAko zerrendetan «inoiz baino independente gehiago» joango direla esanez. Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan, alkate jeltzalea ziur agertu zen ezker abertzalea aldez edo moldez bozetan izango dela, «estrategia zehaztuta dago eta». «A aukeraren bidez jada ematen du ezetz, baina B aukeraren edo D aukeraren bidez ezker abertzalea egon, egongo da» esan zuen. «Uste dut Eusko Alkartasunak, haren idazkari nagusiak aurreratu zuen gisan, inoiz baino independente gehiago edukiko dituela zerrendetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu