Bildu eta Amaiur ilegalizatzeko «oinarririk» ez dagoela esan dio PPk AVTri

Oiartzabal eta Florianok legez kanporatzearen aurkako polizia txostenak erakutsi dizkiote AVTko buruari

Erredakzioa
2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearekin batzartu ziren atzo Iñaki Oiartzabal etaCarlos Floriano PPko ordezkariak, Madrilen. Bilera horretan, Bildu eta Amaiur legez kanpo uzteko «oinarririk» ez dagoela erakusten duten polizia txostenak erakutsi zizkioten Angeles Pedraza AVTko buruari. Txosten horiek «argi» uzten dute ez dagoela informazio nahikorik Bildu eta Amaiur koalizioen legez kanporatzea eskatzeko, bileraren ostean Pedrazak berak azaldu zuenez.Hala eta guztiz ere, AVTko presidenteak ilegalizazioa eskatzeko konpromisoa eta borondate politikoa erakusteko eskatu zien PPkoei. Izan ere, bere ustez biktimentzat«terrorismoaren porrota ez da erabatekoa izango bi koalizioek erakundeetan jarraitzen duten bitartean».

Bileran, PPko ordezkariek adierazi zuten ETAren amaiera «alderdi demokratikoen adostasunetik» eta biktimekiko elkartasunetik etorriko dela,baina baztertu egin zuten Amaiur eta Bilduren legez kanporatzea. Dena dela, atzoko bilerak «gustura» utzi zuen AVTko presidentea, haren arabera, PPk ez duelako biktimekiko jarrera aldatu eta frogak baldin badaude, ilegalizazioa eskatzeko prest agertu delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.