Bildu eta Aralarerko zenbait ordezkari Ekaitz Samaniego gaztea bisitatu dute gaur goizean, Gasteizko Andra Mari elizan hainbat lagunekin batera egiten ari den itxialdian. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Epaitegi Gorenak 2009an Gasteizko tranbiaren geltoki baten aurkako erasoan parte hartu zuelakoan.
Elkartasuna adierazi diote ordezkari politikoek Samaniegori, eta Bildukoak esan du horrelako zigorrak aro politiko berrian "onartezinak" direla, eta "Espainiako Gobernuaren immobilismoaren adierazle" direla esan dute.