Politika

Bildu eta Sortu legez kanpo uzteko eskatu dio AVTk Espainiako Fiskaltzari

Ondarroako herri harresia hartu dute aitzakia eskaera egiteko. Urkijok ere eskatu du Sortu legez kanporatzea.

2013ko maiatzaren 16a
14:30
Entzun

Bildu eta Sortu legez kanpo uzteko tramiteak hasteko eskatu dio fiskaltzari AVTk. Horien ustetan, ez dago jada "aitzakiarik" koalizioa eta alderdia erakundeetan mantentzeko, eta horrek "ETA indartu" egin duela salatu du. AVTk esan du Ondarroan gertatutakoa egoerak gainezka egin dezan falta zen gertaera dela, eta Laura Mintegi "harrokeriaz" aritu zela gaineratu du. AVTren arabera, inflexio puntua izan da Ondarroakoa: "Ezin da onartu Bilduk eta Sortuk Alderdien Legea urratzea".

AVTren arabera, bi horiek legeztatu zituztenetik "ez da pasa egun bat" Zuzenbide Estatuari desafio egin gabe. AVTren eskaerak bat egin du gaur La Razón egunkariak argitaratu duen zerrenda batekin: Ehun zantzu Bilduren aurka. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak zutabe bat idatzi du egunkari berean. Urkijok dio bere iritziz Ondarroan gertatutakoak Epaitegi Konsituzionalak Sortu legeztatu zueneko epaia gainditzen duela, eta esku hartzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.