Bildu: «Udalen egoera kaxkarra, urteetako eredu txarraren herentzia da»

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Udalen finantzaketa eredu berri baten inguruan gogoeta egin beharra aldarrikatu zuten Bilduko zenbait ordezkarik, atzo Donostian eginiko agerraldian. Bilduk salatu du Udalen EAEko Legea alde guztien parte hartzerik gabe egin zela, eta horren eraginez arazoak sortu direla udalen finantzaketan. Egoera konpontzeko, arau horren inguruan eragileen eta alderdi politikoen eztabaida bat proposatu du Bilduk. Horrez gain, «ezinbestekotzat» jo du zerga politika aldatzea: «Gehien dutenek gutxien dutenei lagundu behar diete».

Bilduren arabera, Hego Euskal Herriko udalen egungo egoera kaxkarra, urteetan indarrean egon den eredu txarraren herentzia da: «Udalen finantzaketa ereduak porrot egin du; aurrera begira, beraz, eredu aldaketa bat beharrezkoa da». Egoera larriaren erruduntzat EAJ, PSOE, UPN eta PP jo ditu Bilduk: «Azpiegitura erraldoien alde eginez, diru xahuketa bultzatuz, erakunde asko dirurik gabe utzi dituzte. Publikotasunaren aurka egin dute, eta pribatizazioaren alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.