Bilduk dio EAJk komeni ahala eskatzen dituela galdeketak
GASTEIZ. EAJk Gasteizko autobus geltokiaren kokapenaren inguruan herri galdeketa eskatzea demokrazia parte hartzailea «gaiztotzea» dela uste du Bilduk. «Komeni zaienean baino ez dituzte eskatzen herri galdeketak, ez dira adibide onena», salatu du Kike Fernandez de Pinedo Bilduko zinegotziak. Gainera, gogorarazi du auzotarrek egin zutela EAJk hasieran babestutako proiektuaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu