Nafarroako Bildu kezkatuta agertu da Nafarroan langabeziaren hazkuntzarekin gaurko datuen berri izan ostean, eta azpimarratu du "zentzu dramatikoa" hartzen dutela datu horiek "geroz eta handiagoa den gizartearen sektore zabal batentzat ". Koalizioak dio langabeziaren hazkuntza "Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren porrotaren egiaztatzea" dela: "Bere eredutik, hiritarrengandik oso urrun dauden interesak lehenesten dituztenen argudioak baliogabetzen ditu". Egoera ekomonikoak gobernuan dauden alderdiak gainditzen ari dela iritzio dio Bilduk, eta "bazterketarik gabe" agente ekonomiko, sozial eta sindikal guztien arteko elkarlana eskatu du, "beharrezkoa den abiadurarekin enpleguaren egoera birbideratzeko".
Bilduk dio langabeziaren hazkuntza "Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren porrotaren egiaztatzea" dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu