Bilduk eta Ezkerrak egoera aztertu dute bilera batean

Maiorga Ramirezek uste du hala NaBairekin nola Ezkerrarekin «elkar ulertzeko» aukerak badaudela

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Atzo eguerdian, Ezkerra eta Bildu koalizioetako ordezkaritzak bildu ziren, Nafarroako Ezker Batuaren egoitzan. Bilduren izenean, Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz joan ziren, eta Ezkerraren izenean, Jose Miguel Nuin, Txema Mauleon eta Juan Carlos Ruiz. Bi koalizioek maiatzaren 22 ondorengo egoera aztertu zuten bileran. Maiorga Ramirezek bilera ostean adierazitakoaren arabera, konpromisoa hartu dute bai udaletan eta bai Parlamentuan eskuinaren alternatiba izango diren gobernuak osatzeko. Ezkerrarekin eta NaBairekin «elkar ulertzeko» aukerak daudela iritzi dio.

Jose Miguel Nuinek, berriz, azaldu du udal bakoitzean ezkerrekoak diren gobernuak osatzea bilatuko duela,baina argi utzi dio Ramirezi Ezkerrak ez duela Bildurekin eta NaBairekin «bloke bakar bat» osatuko ez udaletan ez Parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.