Bilduk salatu du PSNk azken unean presoen ebazpena aldatu egin zuela

Maiorga Ramirezek jakinarazi du eurei pasatutako testua eta azken orduan aurkeztu zena ez zela berdina

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
PSNren jarrera kritikatu du Bilduk. Astelehen goizean, Parlamentuko Eledunen Batzordean gehiengoak onartutako adierazpen instituzionalaren bidez, Espainiako Gobernuari espetxe politika malgutzeko eskatu zitzaion. PSNk Bilduren proposamen bati jarritako zuzenketa izan zen onartutako testua. Bilduk, erabaki horren garrantzia azpimarratu arren, astelehen arratsaldean azken unean alderdi sozialistak egindako mugimendua salatu zuen.

Maiorga Ramirez Bilduko eledunaren arabera, PSNk bere proposamena pasatu zion Bilduri; ondoren, ordea, beste proposamen bat aurkeztu zuen, «aldaketaren berri eman gabe». Aldaketa horretan jasotzen zenez, presoek aurretik euren ekintzengatik damua erakutsi behar dute. Bildu ez dator bat aldaketa horrekin, «presoen eskubideak ezin direlako baldintzatu». Era berean, sakabanaketaren amaiera eskatzeko mozio bat aurkeztu berri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.