Bilduk salatu du UPN eta PSN zerbitzu juridikoen iritziaren kontra jokatzen ari direla Nafarroan

2011ko azaroaren 28a
15:05
Entzun

Nafarroako Bilduk salatu duenez, UPN eta PSN Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoen iritziaren kontra jokatzen ari dira, datorren urteko aurrekontuen zuzenketen eztabaida ekiditeko. Jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak datorren urteko aurrekontuen aurka aurkeztutako 166 zuzenketa ez tramitatzea eta ez eztabaidatzea erabaki du. "Beste behin ere Nafarroako Gobernua jauntxoen pare ari da, bere erabakiak gainerakoei inposatuz, oinarrizko arauak nahieran erabiliz eta Parlamentuko zerbitzu juridikoei jaramonik egin gabe", salatu dute. Horren aurrean beste talde parlamentario batzuekin harremanetan daudela azaldu dute, helegite bat jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.