Garbiñe Elizegi Baztango alkateak eta Mikel Sobrino Elizondoko alkateak herio mehatxuak jaso dituzte azken hilabeteotan Nafarroako Abertzaleen Elkartea izeneko talde baten eskutik. Gertakaria salatzeko, prentsaurrekoa eman zuten Bilduko bi alkateek. UPNren arabera, hitzaldian alderdi batzuei “faxista” deitu zieten, eta mehatxuen errua “UPN eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari” egotzi zieten.
UPNk adierazi duenez, “harrituta” daude adierazpen horiekin, Begoña Sanzberro Baztango Udaleko UPNko bozeramaileak erasoa gaitzetsi baitzuen. Gaineratu du Bildurentzat “mehatxu batzuk onak eta besteak txarrak” direla eta jarrera “hipokrita” duela: “Beste zinegotziok mehatxuak jaso ditugunean ez dute hainbesteko zalaparta egin”.
Sergio Sayas UPNko Komunikazio idazkariaren aburuz, “UPN edo beste alderdi bateko kideak mehatxatu edo iraindu” egin dituztenean Bilduk “adierazpen askatasunaren barnean” kokatu ditu.