Hildako hiru gazteak Larrabatzukoak ziren. Udalak, bi eguneko dolua deitu du eta arratsaldean bilkura egingo dute Larrabetzuko plazan. Hiru gaztetxoen hileta elizkizunak bihar izango dira.
Antza denez, sei gazteak zihoazen autoa (Peugot 309) errepidetik atera eta amildu egin zen oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla medio. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxak, gertatutakoa argitzeko.
Ezbeharra herrian bertan izan zen eta auzokide asko irten zen kalera gertatukoaren berri jasotzera. Hildakoak oso ezagunak ziren herrian. Eusko Jaurlaritzak horrelako ezbeharretan aditua den psikologo talde bat bidali zuen Larrabetzura familiei laguntza emateko.
Istripua
Bilkura egingo dute 19:00etan Larrabetzuko plazan hildakoen oroimenez
Larrabetzun (Bizkaia) samina da nagusi atzo hiru gazte auto istripuan hil eta gero. Adin txikikoak ziren hirurak 13, 14 eta 16 urte zituzten. Hildakoez gain beste hiru gazte (14, 17 eta 19 urtekoak) zauritu ziren. Istripu larrian zauritutako gazte batek oso larri jarraitzen du Gurutzetako erietxean.Beste biek, zauri arinagoak zituzten. Batek sendagiria jaso du dagoeneko, bestea berriz Galdakaoko erietxean dago oraindik. Larrabetzuko Udalak batzar berezia egin du eguerdian eta Tomas Ordeñana alkateak dolumin oharra irakurr du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu