gizartea

Biluzik, babesgabetasuna salatzeko

Bizkaiko Anbulantzietan egiten ari diren langileen ordezkarien "jazarpen eta kaleratze sistematikoa" salatzeko protesta egin dute Bilbon.

Bizkaiko Anbulantzietako egoera salatzeko protesta, gaur, Bilbon. ARGAZKI PRESS
2013ko urriaren 29a
17:09
Entzun

Bizkaiko Anbulantzietan askatasun sindikalik ez egotea salatu dute langileek, hango zuzendaritza, "Jaurlaritzaren babes osoarekin", langileen ordezkarien kontra neurriak hartzen ari direla. Joan den urriaren 8an Karlos Diaz Zubia LABeko ordezkaria kaleratu zuen Angel Luis Martinez Calleja enpresariak, eta jokatzeko modu hori ez dela berria nabarmendu dute langileek. 2009an LABeko ordezkari ohi bat kaleratu, eta orain bota duten Diazekin hamalau eguneko gose greba egin ondoren, berriz hartu zuten.

Galdera hauxe egiten dute protestaren harira bidali duten oharrean: "Nork bota dezake Jose Luis Bilbao edo Iñigo Urkullu bat?" Langileen ordezkariak ere boto bidez demokratikoki aukeratzen dituztela-eta "babesgabetasuna" salatzera atera dira: "Egoera hau Jaurlaritzaren Osasun Sailak babesten du, zeinak biluzik utzi gaituen". Hori eszenifikatzera etorri da gaurko protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.