Bina urte eskatu dituzte AHTaren aurkako lau ekintzailerentzat
AHTaren aurkako protesta batean parte hartzeagatik, lau ekintzailerentzat bina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak. Lau ekintzaileak, 2009ko uztailean,Zornotza eta Durango arteko Montorrako zubian zintzilikatu ziren, pankarta batekin. Beste zortzi bat lagunek, berriz, zubiaren gainean elkarretataratzea egin zuten. Ekintzaileek salatu dute ertzainak «oso modu zakarrean» gerturatu zirela lekura; haien jarrera ikusirik, jaitsi egin ziren. Lau ekintzaileak eta elkarretaratzean zeuden beste bi herritar atzeman zituzten ertzainek ekintza egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu