indarkeria matxista

Binta Keita

Senpere, 2012ko ekainaren 29a.

2012ko ekainaren 29a
05:00
Entzun

Hiru hilabete eskas ziren ezkondu zirela, 2012ko apirilean. Binta Keita senegaldarra zen sortzez, baina hogei urte baino gehiago zeramatzan Frantzian bizitzen. Robert Roquebert, berriz, frantziarra zen, Bordelen lanean aritutakoa; baziren berrogei bat urte Senperen bizi zela, Lapurdin. Bordelen ezkondu zen bikotea, eta Senperen jarri bizitzen, gizonaren etxean, Urguri auzoan.

Ezkondu eta hiru hilabete geroago, emakumeak balizak egin zituen. Bildutako datuen arabera, badirudi etxea utzi eta bikote harremana eteteko asmoa zuela. Jendarmeek ez zuten argitu zergatik. Gizonak, ordea, ez zion utzi. Eskopeta bat hartu, eta tiroz hil zuen emakumea. Gero, bere buruari tiro bat emanda suizidatu zen Roquebert. 2012ko ekainak 29 egun zituen. 42 urte zituen emakumeak; 85 gizonak.

Zerbait ezohikoa bazelakoan, bizilagunek salatu zioten Poliziari. Etxera deituta inork irekitzen ez zuenean, eskailera bat hartu eta balkoitik sartu ziren jendarmeak. Logelan aurkitu zuten emakumearen gorpua, odoletan. Gizona, berriz, egongelan zegoen, eskopeta aldamenean zuela. Emakumearen balizak ikusi zituzten ondoren. Gizonak bere buruaz beste egin zuenez, ikerketa artxibatu egin zuten, epaiketarik egin gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.