Argitalpen zientifikoetan eginiko aipamenak hartzen dituzte kontuan Highly Cited Researchers zerrendan, eta zerrenda horren azken edizioan ageri dira Biomagunekoak.
Liz-Marzan Biomaguneko zuzendari zientifikoa eta Ikerbasque programako ikertzailea da. Kimika eta Materialen Zientzia alorren zerrendan aipatu dute. Kimika Zientzietan doktorea da, eta Vigoko (Galizia) Unibertsitateko katedraduna.
Parakek Biomaguneko Nanopartikulen Bioingeniaritza atala zuzentzen du 2013az geroztik, eta fisika doktorea da. Gainera, Fisika Esperimentaleko katedraduna da Philippseko Unibertsitatean (Alemania). Materialen Zientzien alorreko zerrendan aipatu dute hura ere.
Prato, berriz, Biomaguneko Nanobioteknologia ataleko burua da 2015eko urritik. Honoris causa doktore izendatu zuten 2014an Erromako Tor Vegata Unibertsitatean. Kimika alorreko zerrendan txertatu du Thomson Reutersek.