BirdLifek auzitara joko du, Zilbetiko harrobia geldi dezaten

Ornitologia elkarteak gutun bat bidali dio Miguel Sanzi, proiektua bertan behera uzteko eskatuz

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Zilbetiko (Nafarroa) Alduide mendian Magnesitas Navarra SA enpresa egitekotan dagoen harrobia gaitzetsi du BirdLife Espainiako ornitologia elkarteak. «Auzibideari ekingo diogu, Magnesitas Navarrak harrobia egiteko proiektua bertan behera uzten ez badu».

BirdLifek adierazi duenez, Alduide mendia gune babestua da. «Hori ez dute errespetatu nahi ez harrobia egin nahi duen enpresak ezta Nafarroako Gobernuak ere». Horren ondorioz, Miguel Sanz Nafarroako presidenteari eskutitz bat igorri diote, proiektua abian ez jartzeko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.