Biriatun atxilotutako paperik gabeko gazte bat aske utzi dute
Paperik gabeko kamerundar gazte bat epailearen aitzinetik pasarazi zuten atzo, preso egon behar zuen ala ez jakinarazteko. Aske utzi zuten, baina paperik gabe segitzen du, egoera zailean. Orain arte bere egoera egonkortzeko egin eskaera guztiak gibelera bota dituzte. Heldu den urtean berrestekoa du eskaera, eta ordu arte Frantzian segitzea espero du. Agorrilaren 15ean atxilotu zuten, Biriatun (Lapurdi), autobus batean Madrilgo gazte katolikoen munduko topaketara zihoala. 2001etik Parisen bizi da eta han lan egiten du, Frantziako nortasuna duen anaia baten etxean. Parisen bertan beste bi anaia ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu