Bisa lortu ezinik jarraitzen dute Kargboren senideek
ANDOAIN. Ekainaren 25ean Andoainen (Gipuzkoa) bortxaz hildako Moses Kargboren senideak Sierra Leonatik Euskal Herrira heldu ezinik dira, bisa ez baitiete eman. Donostian ehortziko dute Kargbo, baina haren lagunek ez dakite familia iritsiko den. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen egoitzan dago, eta aurki eramateko eskatuko diete. Lagunek diote «lotsagarria» litzatekeela hileta seniderik gabe egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu