Bittor Tejedor euskal presoa gaur epaitu dute Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta epaileak libre utzi du behin-behinean. Oraindik ez dute azkeneko epaia atera.
Fiskalak haren aurkako hemezortzi urteko kartzela zigorra eskatu du, 1981ean, Bilbon, Gerardo Huezo La Gaceta del Norte egunkariko kazetaria hiltzen saiatu zelakoan. Atentatua jaso zuen orduan kazetariak -tirokatu egin zuten-, baina ez zen zauritu.
2007ko ekainaren 1ean atxilotu zuten Tejedor, Vancouverren (Kanada), ETArekin zerikusia zuelakoan, eta ondoren Espainiaratu egin zuten. Harrezkero hainbat kartzelatan eduki dute.
Euskal HERRIA
Bittor Tejedor presoa behin-behinean libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak
2007an Kanadan atzeman zuten. Fiskalak hemezortzi urteko kartzela zigorra eskatu du, hilketa saio batean parte hartu zuelako ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu