Biurrun epailea, hipoteken legea aldatzearen alde

2012ko abenduaren 27a
13:45
Entzun

Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko salako presidenteak uste du Espainiako Estatuko hipoteken legea aldatu beharra dagoela, "jasanezina" dela iritzi baitio, ikusita etxe kaleratzeen gorakada izan dela. Familien zorra "mugarik gabe" handitu dela gogoratu du epaileak, Radio Euskadi irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Bankuak kontrolatzeko neurriak hartzearen alde azaldu da Biurrun. "Bankuek eta haien zuzendaritzek euren burua zigortu beharko lukete".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.