GIZARTEA

Bizik protesta egin du Kanbon urrea ustiatu nahi duen enpresaburuaren etxean

Mugimenduko hainbat kide Frantzia erdialdeko Seichebrieres herrira joan dira, Sud Mines enpresak egoitza duen udalerrira, enpresak Kanbon egin asmo duen urre meatzearen kontra protesta egitera.

Bizi!-ko militanteak Sud Mines enpresako presidentearen etxe aurrean, protestan, gaur goizean.
2017ko irailaren 14a
09:59
Entzun

Christian Vallier Sud Mines enpresako presidentearen etxe aintzinean hasi dute protesta ekintza, eta lanak antzeztu dituzte bertan, hondeamakina eta guzti. "Zer esango zenuke zuk zure etxea zulatzera etorriko bagina?", dioen pankarta zabaldu dute.

Bizi!-ko militanteek informazioa zabaldu diete Seichebrieres herriko biztanleei, Sud Mines enpresak Kanbon (Lapurdi) egin nahi duen urre ustiaketari buruz. Udalerriko alkatearekin ere bildu dira.

Larunbaterako manifestazioa deitua du Stop Mines EH kolektiboak. Baionako Lauga ikusgarri gela aitzinetik abiatuko da, 16:00etan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.