bizikidetza

Bizikidetza sustatzeko bidean, "errespetua eta trabak" topatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalek

Hamazazpi udalek parte hartu dute bizikidetza sustatzeko programetan.

Bizikidetza sustatzeko programen inguruan jardun dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 9a
07:22
Entzun

Urnietan, Zarautzen eta Azpeitian izandako esperientzien balorazioa egin dute goizean Donostian. Gipuzkoako Aldundiaren izenean, Martin Garitano ahaldun nagusiak nabarmendu du diputazioak "urteko 365 egunetan" egiten duela lan giza eskubideen alde, eta onartu du bizikidetzaren alde egindako jarduna "erronka zaila" izan dela, eta "trabaz beteta" egon dela. Hala ere, Garitanok "argi" zuen udalak zirela horretan aritzeko eragile "aproposenak". Giltzarria "errespetua" dela adierazi dute.

Duela hiru urte hasi ziren egitasmoarekin; bost udalek parte hartu zuten orduan. Hamazazpi dira orain. Sustatzaileen artean daude Gipuzkoako Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaritza, udalak, eta Bakeola, Baketik eta Lokarri taldeak.

Ildo beretik, Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendari nagusiak esan du  prozesu "luze eta motela" izan dela, baina esperientzia horiekin "bizikidetza sustatzeko bide zailean aurrera egitea" lortu dutela. Gogoratu du helburua "gipuzkoarren arteko harremanak hobetu eta eragindako minak konpontzea" izan dela. Bizikidetza programen bitartez, udalek "bide orri bat" izan dezaten nahi dute, bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko.

Urnietako kasua azaldu dute Baketik-eko Iker Usonek eta Maribel Vaquero alkateordeak. Alderd politikoen arteko "adostasuna" izan dute oinarri —PSE, EH Bildu eta EAJ bat etorri ziren—, eta lau alorretan aritu dira lanean: hezkuntza arloan, politikan, herritarrekin eta dibulgazioan. Onartu dute duela hiru urte bizikidetzaren gaia ez zela "lan egiteko erraza", baina adostasuna funtsezko oinarria izan zela aurrera egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.